2010-03-25

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna (Cmap Tools)

          Mapa kontzeptual hau egin ahal izateko Cmaps Tools programa erabili dugu. Programa hau oso baliagarria da mapa kontzeptualak egiteko, hau da, informazioa modu eskematiko eta labur batean adierazteko.
         Taldekideetako bat eta biok egindako mapa hau informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari buruzkoa da. Honetan, informazioa tratazeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna zertan datza azaltzeaz gain, informazioa jakintza bihurtzeko jarraitu beharreko pausuak ere aipatzen ditu, horien artean arrazoitze-lana egitea eta bakoitzak lortutako informazioa bereganatzea eta eskematizatzea. 
        Bestalde, mapa honetan teknologia digitala erabiltzeak zer eskatzen duen ere esaten da. Teknologia digitala erabiltzeak, baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, hau da, eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko edota eguneroko gauzak egiteko erabiltzean datza. Izan ere, nire ustez, oso garrantzitsua da konturatzea teknologia digitalak gure eguneroko bizitza errazteko eta hobetzeko baliabide ezin hobea direla, eta berez, hauek modu egokian erabili egin behar direla, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

2010-03-16

Literatura hezitzailea

Gaur, oso web orrialde interesgarria aurkeztuko dizuet. Web orrialde honetan, literatura educativa deiturikoa, umeentzat egokiak diren liburuak zein gurasoentzat egokiak diren liburuak aipatzen dira. Web honen bidez, umeen inguruan argitaratzen den literaturari buruzko berri izango dugu, gainera, liburuen azalpena ematen zaigu, eta liburuei buruzko gure iritzia adierazteko aukera ere ematen digu. Hemen daukazue web orrialde interesgarri hau, www.libroseducativos.com.