Askotan, zaila egiten zaigu ikasleak edota haurrak irakurtzera motibatzea, ez baitugu hauek irakurzale bihurtzeko edota liburuak gustuko izateko jarraitu ahal ditugun pausurik edota aholkurik. Horregatik, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait umeentzako irakurketa gida hau blogera ekartzea.
Umeentzako irakurketa-gida honetan, zenbait galdera interesgarriei erantzuna emateaz gain, liburu ez-sexisten zerrenda bat eskaintzen da eta interes bereziko guneak ere aipatzen dira.
Bestalde, liburutegiek eskaintzen duten irakurtzeko eta irakurketara hurbiltzeko aukera ezin hobea azpimarratzen du.
Irakurketa-gida hau irakurri nahi izanez gero, hemen daukazue link-a:
http://www.amurrio.org/documents/article_documents/guia_lectura_e.pdf
Haur literatura aztergai 2
ResponderEliminar“Haur literatura aztergai” 2006an argitaratutakoaren jarraipena
Ezer baino lehen esan dezadan liburu hau ez dela Haur Literaturari buruzko tratadu bat ezta gai horri buruzko azterketa sakon eta orokor bat ere. Gehiago dira haur eta gazte literaturaren eremura egindako inkurtsioak. Bertan haur literatura, idazlearen ofizioa, liburutegien garrantzia, literatura bultzatzeko bide berriak… aztertzen dira eta zenbait gogoeta, elkarrizketa eta iritzi kritiko eskaintzen. Hemen aurkituko dituzu euskal haur literaturari buruzko zertzelada batzuk: autore batzuen lanaren azterketa eta eurei egindako elkarrizketak, gaztetxoen liburu bikain bat film bihurtua, literaturari buruzko gogoeta eta eztabaida, haur eta gazte literaturako ikertzaile handi baten lan itzela, liburutegien eta liburuzainen lanaren balioa, literatur bidaiak nola egin eta zertarako… Ikusten duzunez, denetik dago, baina betiere haur eta gazte literaturaren ikuspegitik aztertuta eta begiratuta.
Liburuan jorratzen diren gaiak hauek dira:
- Joxantonio Ormazabal. In memoriam.
- Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren bilakaera
- Zer da literatura? Zer daukagu Haur Literaturaren kontra?
- Honela idazten dut liburu bat: Bernardo Atxaga
- Aitor Arana: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Seve Calleja: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Ana Urkiza: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Iñaki Friera: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Fernando Morillo: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Literaturbideak
- Haur liburutegien garrantzia
- Nimen uhartea. Liburu bikain batetik film eder bat
2006an argitaratutako Haur literatura aztergai liburuan, honako gai hauek landu ziren:
- Haur eta Gazte Literatura euskaraz
- Haur eta Gazte Literaturaz Miel Anjel Elustondori elkarrizketa.
- Ahozko hizkuntzatik abiatuta pozik eta gustura irakurtzera
- Hauteskunde literarioak
- Liburu gaztea
- Haur Literatura: kritika eta zenbait gogoeta
- Gazteak poeta bihurtzen direnean
- Gazteen poesia Tolosan
- Felipe Juaristi: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Miren Agur Meabe: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Joxemari Iturralde: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.
- Ibaizabal argitaletxearen bilakaera
- Hizkuntzaren irakaskuntza eta irakurzaletasuna Lehen Hezkuntzan
Iñaki Zubeldia 943 65 02 68 // 653 74 28 32
Distribuzioa: Manterola liburutegia – DONOSTIA