2010-05-27

Euskal Herriko kondairak

      Aurreko aldian, Euskal Herriko mitologian pixkat murgildu nintzen, Galtzagorria pertsonaia aurkeztuz. Oraingo honetan, Euskal Herriko zenbait kondaira ezagutzeko oso interesgarria den webgune bat aurkeztuko dizuet.
     Webgunea, Eguzkia, Harria eta Mundua du izena eta Plazaolako Partzuergo Turistikoko web orrialdea izan arren, honetan Goñiko Teodosioren, Zazpi buruko herensugearen, Mariren eta Abauntzako kobazuloaren kondairak azaltzen dira modu labur eta entretenigarri batean.
    Beraz, gomendatzen dizuet web orrialde hau bisitatzea, Euskal Herriko zenbait kondaira ezagutzeaz gain, hemengo zenbait pertsonai ezagutzeko aukera ona eskeintzen baitu.

2010-05-26

Umeentzako irakurketa-gida

     Askotan, zaila egiten zaigu ikasleak edota haurrak irakurtzera motibatzea, ez baitugu hauek irakurzale bihurtzeko edota liburuak gustuko izateko jarraitu ahal ditugun pausurik edota aholkurik. Horregatik, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait umeentzako irakurketa gida hau blogera ekartzea. 
    Umeentzako irakurketa-gida honetan, zenbait galdera interesgarriei erantzuna emateaz gain, liburu ez-sexisten zerrenda bat eskaintzen da eta interes bereziko guneak ere aipatzen dira.
     Bestalde, liburutegiek eskaintzen duten irakurtzeko eta irakurketara hurbiltzeko aukera ezin hobea azpimarratzen du.  
     Irakurketa-gida hau irakurri nahi izanez gero, hemen daukazue link-a:
http://www.amurrio.org/documents/article_documents/guia_lectura_e.pdf

Txintxogorritxuren nahaspila

     Txintxogorritxuren nahaspila Literatura eta bere didaktika II ikasgairako prestatutako antzerkia da. Antzerkia Youtube-n dago, ikaskideetako batek harpidetu egin zen eta guztion partez igo egin baitzuen sarera. Antzerkia aurrera eraman baino lehen,  Euskal Herriko mitologiako izaki bat aukeratu genuen, eta honi buruzko informazioarekin lan bat egin ondoren, ipuin klasiko bat moldatu genuen pretsonai mitologiko hori istorioan barneratzeko.
    Guk aukeratutako petsonaia Galtzagorria zen. Galtzagorriak oso izaki txiki eta indartsuak dira, eta gizakiei haien zereginetan laguntzen diete. Pertsonai hau Txanogorritxuren istorian barneratzea ideia bikaina iruditu zitzaigun, ipuin klasiko bat moldatzeko aukera ematen baitzigun. Gainera, ipuin klasikoak lantzeko zein Euskal Herriko mitologia lantzeko aukera ematen digunez gero, proposa iruditu zait blog-ean sartzea.
    Beraz, espero dut antzerkia zuen gustukoa izatea eta Euskal Herriko mitologiako pertsonaiei buruzko interesa piztea.

2010-05-24

Ipuinak biziz, Webquest

    Ipuinak biziz izeneko Webquest honen bidez, toki ezberdinetako ipuinak ezagurtzeko eta irakurtzeko zer nolako metodologia erabili dezakegun azaltzen zaigu. WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak web-etik ateratzen diren.
    Webquest-an toki desberdinetako ipuinak biltzeko jarraitu beharreko pausuak adierazten zaizkigu. Lehenengo eta behin ikerketa bat egin behar da, bakoitzak ezagutzen dituen ipuinak adieraziz. Bigarren pausua taldeak egitea eta interneten leku ezberdinetako ipuinak bilatzea da.
Pausuak jarraituz, leku desberdinetako ipuin asko aurkituko ditugu, eta hauek irakurtzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu.
    Hemen uzten dizuet Webquest-a. Espero dut zuen gustukoa izatea.

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_mondrian_w.php?id_actividad=2217&id_pagina=1

2010-05-23

Teatro testuak, haurrentzako ipuinak

    Gaur aurkezten dizuedan web orrialdea Teatro-testuak du izena. Web orrialde honetan umeentzat oso interesgarriak eta egokiak diren ipuin laburrak aurkitzeaz gain, antzezteko oso onak eta politak diren testuak eta ipuinak ere aurkitu ahal ditugu. Ikastola ezberdinetan egindao antzezpenen testuak agertzen zaizkigu.
   Bestalde, antzerti aldizkaria ikuskatzeko aukera ere ematen digu. Antzerti aldizkariak, euskal antzerkigintzaren historiari buruzko erreferentzia ematen digu. 1932ko urtarrilean plazaratu zen aldizkari honen lehengo alea. Gainera, aldizkarian agertutako antzezpenak irakurtzeko aukera daukagu.
    Web orrialde hau aukera ezon hobea ematen digu ikasleak, umeak antzezpen testuak irakurtzeko eta antzezpenarekiko haien interesa sortzeko.
    Beraz, gomendatzen dizuet webgune ahu bisitatzea, antzezpenarekiko historioa ezagutzeko eta guztiok elkarrekin antzerkiaz gozatzeko.

Haur literaturarako irudiak

Haur literatura adierazteko hainbat argazki eta irudi aurkitu daitezke interneten.
Interneten bilatutako haurrekin zein literaturarekin lotura zuzena duten argazki eta irudi politenen eta baliagarrienen bideo bat sortu dut Picasa programa erabilita. Programa honen bidez, argazkiekin bideo bat sortzeko aukera izan dut, baita nire blogera igotzeko aukera ere. Bideo honetan haur eta liburuenarteko erlazioa adierazten duten argazkiak eta ikudiak ikusi daitezke.
Hemen daukazue Haur Literatura adierazteko argazki eta irudi polit eta baliagarriak.



2010-05-18

Hiru triku, hiru truku

Hiru triku, hiru truku Xabier Mendiguren-en ipuina da. Ipuinak Kirikiño, Sagarroi eta Kirikolatz triku umeen istorioa kontatzen digu. Ama basoan galduta, janaririk eta edaririk gabe, amak aipatutako putzu batera joatea erabakitzen dute, han janaria eta edatekoa baitago . Baina putzura heltzeko hiria zeharkatu behar dute. Ipuina, putzura heltzeko bizi dituzten abenturak kontatzen dizkigu.
Ipuin hau online, hau da, zuzenean interneteren bidez irakurtzeko aukera daukagu, baina, hala ere, nik Calameo web orrialdea aukeratu dut. Calameo web orrialdean argitalpen ugari aurkitu ahal ditugu,  gaia eta hizkuntza aukeratu dezakegularik. Hiru triku, hiru truku ipuina webgune honetan aurkitu nuen,  aldaketa txiki baina interesgarri batekin; ipuina berdina da, baina ilustrazioak,  Aitor Ikastolako 4.A mailako ikasleek eginak dira. Hauxe izan da, hain zuzen, ipuin hau aukeratzearen arrazoia.

Beraz, Calameo web orrialdea bisitatzea proposatzen dizuet, haurrentzako euskarazko ipuin ugari eta politak baitaude.

http://es.calameo.com/read/00004635660ac2276a2fa

2010-05-12

JUUL Kanpainia

Duela egun batzuk irakurzaletasunaren blogari buruz hitz egin nizuen. Blog hau Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainian  txertatutako ekintza bat dela eta bere helburua irakurzaletasuna bultzazea dela esan nizuen. Gaur, JUUL Kanpainiari buruzko Power point interesgarri bat aurkezten dizuet, kanpainia honi buruz gehiago jakin dezazuen.Power point hau Slideshare web orrialdetik jaitsitakoa da.

Aitona eta amona udalekuetan

Euskal haur literatura dolutan dago, izan ere, haur literaturako idazle ezagun bat hil egin da. Joxeantonio Ormazabal idazleaz ari nahiz. Joxean Ormazabal liburu pilo idatzi ditu, batez ere hamabi urte baino gutxiagoko umeentzat. Gaur, haren liburu bat aurkeztuko dut; Aitona eta amona udalekuetan. Liburu hau idazleak idatziriko trilogia baten azkenengo liburua da.

Trilogiako lehenengo liburua Amona bizikletan deitzen da. Bigarren liburua Aitona parapentean dauka izena . Eta azkenik, trilogia osatuz, Aitona eta amona udalekuetan liburua daukagu.

Liburuak Liberen istorioa kontatzen digu. Libe, gurasoek behartuta, udalekuetara doa. Aitona eta amona haien biloba bisitatzera doaz udalekuetara, egoera dibertigarriak sortuz. Liburu dibertigarri honi buruzko informazio gehiago aurkezten dizuet, Slidesharera igo dudan Power point baten bidez.



Liburuen zerrenda

Askotan zaila egiten zaigu haur edota gazte batentzako liburu egoki bat aukeratzea. Beraz, gaur aurkezten dudan taulan adin desberdinentzako umeentzat egokiak, dibertigarriak eta politak diren liburuak aipatzen dizkizuet. Zerrenda hau oso baliagarria umeentzako interesgarriak izan daitezkeen liburak aukeratzeko. Espero dut taula hau kontutan hartzea zuen umeentzeko liburuak erosterakoan.


LIBURUEN ZERRENDA
4-7 urte bitartean
Amaia mendian
Amaia eta tutua
Bobi bota
Teo-ren bilduma
Ibai-ren bilduma
Hontz txikia
7-9 urte bitartean
Nikolas txiki
Xola eta lehoia
Suge dragoitxo
Martarentzat eskutitza
Triste nago
Pirritx eta Porrotxen bilduma
9-12 urte bitartean
Perfektuak
Hegoaldera
Zanbuloko zonanbulua
Matilda
Hortzak galtzen dituen kantaria
Indianoaren etxea

2010-05-06

Txanpon baten truke

Hemen daukagu Alaitz eta Maider abeslarien Txanpon baten truke abestia. Alaitz eta Maider Oiartzungo euskal musika taldea izan zen, trikitixa eta panderoa jotzen zituena. Alaitz eta Maider bikotea plazarik plaza ibili zen atsedenik gabe 90eko hamarkadaren amaieran. Garai hartan trikitixa osagarri nagusi zuten pop taldeek (Maixa ta Ixiar, Gozategi...) hartu zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Alaitz eta Maiderren zenbait kantu, "Txanpon baten truke" eta "Amets bat", gehien dantzatu direnetako batzuk izan dira Euskal Herriko taberna eta plazetan. Hiru disko argitaratu zituzten, eta 2004an banandu ziren.
Talde honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero web orrialdea bisitatu ezazue!





Ezagutzen dut gizon bat kale kantoian jarrita ipuin harrigarriak kontatzen dituena txanpon baten truke dragoi eta printzesaren ezinezko maitasuna Mendietako basoko lotiaren azken eguna ume urdinak abandonatuta Txano Gorritxuren dibortzioa otsoaren suizidioa Ezagutzen dut gizon bat kale kantoian jarrita ipuin harrigarriak kontatzen dituena txanpon baten truke jendeak presaka dabil, ordea entzuteko astirik ez dauka aspaldiko garaietan, urrutiko lurraldeetan gertatutakoak istorioak Txano Gorritxoren dibortzioa otsoaren suizidioa Ezagutzen dut gizon bat kale kantoian jarrita ipuin harrigarriak kontatzen dituena txanpon baten truke txanpon baten truke... txanpon baten truke... txanpon baten trukea txanpon baten trukea txanpon baten truke...

2010-04-20

Itsasoa etxe barruan

Hona hemen Youtube web orrialde ezagunetik hartutako ipuina. Kontakizuna euskaraz da eta marrazki politez eginda dago. Ipuin honek Jorge mutikoaren istorioa kontatzen digu. Jorge irudimen handia dauka eta bere etxeko sukaldea itsasoa dela pentsatzea gustatzen zaio, suakaldeko hormaren beheko erdia urdinez margoztuta baitago. Mutikoak hormetan arrainak margotzen ditu, eta hordartzan hartutako itas-izarrak eta mazkorrak botatzen ditu sukaldeko lurzoruan. Amak, bere jarreraz kezkatuta, etxeko sukaldea horiz margoztea erabakitzen du. Baina amak ez dakiena zera da, Jorgek irudimen handia duela eta sukaldeko horma horiak basamortu bihurtu ahal direla, gameiluz eta palmeraz beteak.

Irudimenez betetako ipuin honetara heltzeko helbidea hauxe da: http://www.youtube.com/watch?v=GNN19rowOG8


http://www.youtube.com/watch?v=GNN19rowOG8

Irakurzaletasunaren bloga

Irakurzaletasunaren blog hau Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainian  txertatutako ekintza bat da. Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin, NIEk antolatzen dituen liburuen eta liburu ilustratzaileen hauteskundeei deitzen diegu JUUL. Honen helburua irakurzaletasuna bultzazea da blog hau martxan jarriz.

Irakurzaletasuna bultzatzeko Nafarroako Ikastolen Elkartea proposatzen duena liburuen inguruko beste ikasleek dituzten iritziak argitaratzea eta irakurtzea da. Blog hau leku aproposa izango da gure liburu gustokoenak gomendatzeko.

Blog baliagarri eta interesgarri honi buruz gehiago jakin izanez gero, hemen daukazue helbidea: http://irakurzale.mundua.com/honi-buruz/

Irakurzaletasuna bultzatu

Gazteentzako literatura aztergai

El País Vasco egunkaritik hartutako artikulu honek gazte literatura aztertzen du. Horretarako zenbait euskal idazleren izenak eta lanak aipatzen ditu, hala nola, Patxi Zubizarreta, Mariasun Landa, Juan Kruz Igarabide eta Bernardo Atxaga. Bestalde, artikuluak Harry Potter liburu kolekzioa haurrengan zein gazteengan izandako arrakata azaltzen eta aztertzen du.

El País Vasco egunkaritik hartutako Lupe Calvo Eliazuren artikulu interesgarri hau web orrialde honatatik hartutako da: http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Gazteentzako/literatura/aztergai/elpeputec/20010319elpvas_21/Tes


Atlas sentimentala nobela. 1998. urtean Patxi Zubizarretak idatzi zuen. Urte hartan bertan, Euskadi Saria irabazi zuen. Xabier Etxaniz, Gasteizko Irakasle Eskolako zuzendaria eta Haur literatura ikasgaiaren irakaslea denaren esanetan haur eta gazteen euskal literaturak duen perla horietako bat da. Alberdania argitaletxeak Atlas Sentimentalaren laugarren edizioa kalean du eta laster gazteleraz argitaratuko da. Haur eta gazte literatura barruan lan dezente kaleratu ditu Patxi Zubizarretak Emakume sugearen misterioa, Eztia eta ozpina eta oraintxe bertan ume txikientzat Magalik badaki kaleratu du beste hizkuntzetara itzuli dena. Mariasun Landa, Juan Kruz Igarabide eta Bernardo Atxaga, aipatzen dituzte, besteak beste, adituek haur eta gazteentzako idazleen artean. Geroz eta gehiago dira euskaraz sortu eta beste hizkuntzetara itzultzen diren lanak eta hemendik kanpo arrakasta handia lortzen dutenak. Mariasun Landaren Nire eskua zurean Alfaguara argitaletxeak atera du gazteleraz (Mi mano en la tuya), gailegoz ere argitaratuta dago. Nahiz gehien bat narratiba izan haur eta gazteentzat idazten dena, oso liburu interesgarria idatzi du Juan Kruz Igarabidek edizio elebiduna duena, Botoi bat bezala-Como un botón. Anaya argitaletxeak kaleratu du poesia liburu hau. Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen nobela oso interesgarritzat jotzen du Xabier Etxanizek, 'nobela horrekin enamoratuta nago' dio. Narratiba 'Narratiba da gehienbat haur eta gazteentzat idazten dena, oso gutxi da poesia edo antzerkia, baina hori gainontzeko lekuetan ere gertatzen da' dio Xabier Etxanizek eta horrek badu bere zergatia bere esanetan 'haur eta gazteentzako gaiak irakaskuntzarekin eta hizkuntzaren irakaskuntza prozesuarekin erlazionatzen baitira'. Beste hau ere ikusten dio Xabier Etxanizek haurren literaturari, gazteen hizkerara hurbiltzeko saioa egiten ari dira idazleak, haurren eta helduen hizkera zaintzen ari dira eta gauzak umeen ikuspuntutik ikusten ere. Arlo honetan egindako lana sakona dela dio. 'Berandu hasi ginen bai literatur liburuak sortzen, bai haurrentzako liburuak sortzen, batez ere balio estetikoa zuten liburuak egiten, berandu hasi ginen eta oso urte gutxitan aurrerapauso ikaragarriak eman dira eta gure antzeko egoeran daudenen parera iritsi gara' dio Etxanizek. Harry Potter da gazte eta heldu askok ahotan duten pertsonaia. Harry Potter-en istorioak kontatuz lau liburu kaleratu ditu orain arte Joanne Rowling andereak. Bosgarrena bidean du. Euskarara Harry Potter-en lehen liburua dago itzulita baina horren aurretik haur eta gazteentzat beste oso liburu onak euskaratu direla dio Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea den Manu Lopezek eta itzulpengintza haur literaturan aztertu duenak. 'Itzulpenen kontrako aurre iritzi handiak izan dira, behar bada, haserako itzulpen haiek ez zirelako oso onak, baina gero eta hobeto onartzen dira itzulpenak. Kontutan izan behar dugu itzulpenik gabe munduko parte handi bat galdu egiten dugula' gehitu du Manu Lopezek. Horrezaz gain itzulitako lanek idazteko modu berriak ekarri dituztela adierazi du 'gaien aldetik eta baliabide literarioen aldetik oso izan da positiboa itzulpengintza, idazteko era aldatu egin baitu eta hizkera literarioa sortu'. Irakasle honen esanetan azken hamar urtetan izan da itzulpengintzan aldaketarik handiena, hobekuntza ekarri duen aldaketa. Besteak beste zuzenean jatorrizko hizkuntzetatik itzultzen hasi direlako zubi hizkuntzarik erabili gabe. Azken urtetan, urtero 200 liburu baino gehiago argitaratzen da euskaraz eta horietatik bi heren itzulitako liburuak dira. Esan bezala asko oso itzulpen onak direla dio Manu Lopezek. Benetan lan garrantzitsuak euskaratu direla dio, horien artean Suzanne Hinton, Maria Gripe, Roal Dahl edota Cristinne Nöstlinger-en lanak, idazle batzu aipatze harren. Tituluen artean Errebeldeak, Matilda, Sorginak, Momo, Ingeles bat etxean edota Pippi kaltza luze. 'Mundu osoan idatzi diren libururik garrantzitsuenak euskaraz dauzkagu, eta gainera oso itzulpen duinetan eginak' dio Manu Lopezek. Azkena, Asterix eta Latraviata, Joxan Elosegik euskaratuta Alberdani argitaletxeak kaleratu du.

2010-03-25

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna (Cmap Tools)

          Mapa kontzeptual hau egin ahal izateko Cmaps Tools programa erabili dugu. Programa hau oso baliagarria da mapa kontzeptualak egiteko, hau da, informazioa modu eskematiko eta labur batean adierazteko.
         Taldekideetako bat eta biok egindako mapa hau informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari buruzkoa da. Honetan, informazioa tratazeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna zertan datza azaltzeaz gain, informazioa jakintza bihurtzeko jarraitu beharreko pausuak ere aipatzen ditu, horien artean arrazoitze-lana egitea eta bakoitzak lortutako informazioa bereganatzea eta eskematizatzea. 
        Bestalde, mapa honetan teknologia digitala erabiltzeak zer eskatzen duen ere esaten da. Teknologia digitala erabiltzeak, baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, hau da, eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko edota eguneroko gauzak egiteko erabiltzean datza. Izan ere, nire ustez, oso garrantzitsua da konturatzea teknologia digitalak gure eguneroko bizitza errazteko eta hobetzeko baliabide ezin hobea direla, eta berez, hauek modu egokian erabili egin behar direla, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

2010-03-16

Literatura hezitzailea

Gaur, oso web orrialde interesgarria aurkeztuko dizuet. Web orrialde honetan, literatura educativa deiturikoa, umeentzat egokiak diren liburuak zein gurasoentzat egokiak diren liburuak aipatzen dira. Web honen bidez, umeen inguruan argitaratzen den literaturari buruzko berri izango dugu, gainera, liburuen azalpena ematen zaigu, eta liburuei buruzko gure iritzia adierazteko aukera ere ematen digu. Hemen daukazue web orrialde interesgarri hau, www.libroseducativos.com.  

2010-02-24

Aurkezpena

Egun on!

Mireia dut izena eta blog bat sortzea hain erraza zela jakin izan banu, aspaldian egin izango nuke.
Hemen eskola eta literaturaren arteko harremanaz mintzatuko naiz. Halaber internetek irakurketa sustatzeko eta literaturaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditut. 

Blog honen bidez, umeentzako aproposak eta interesgarriak diren web orrialdeak ezagutzeaz gain, lehen hezkuntzako ikasleentzat aproposak diren liburu eta ekintzak ezagutuko ditugu.